XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua


b) Jaiotzaren tokikoa.
c) Guraso edo guraso-ordeetarikoren baten azken auzotasuna.
d) Ezkontidearena.

Interesdunak herritartasuna eskuratzeko duen gaitasunaren araberakoa izango da aukerari eusteko modua: interesdunak berak egingo du, interesdunak bere lege-ordezkariarekin batera edo lege-ordezkariak bakarrean.

Herritartasuna adierazpen bidez edo lege-ordezkariaren eskariz eskuratzen denean, baimen-erabakian dagokion auzotasun zibila zehaztuko da.

2.- Herritartasuna herritartasun-gutunaren bidez eskuratzen duen atzerritarrari eman beharreko auzotasun zibila Errege-Dekretuan agertuko da, herritartasuna eman zion Dekretu berean, hain zuzen.

Interesdunaren nahia aintzat hartuko da eta aurreko puntuan ezarritakoa eta eskatzailearen inguruko gainerako egoerak ere aztertuko dira.

3.- Espainiar herritartasuna berreskuratzearekin batera herritartasuna galdu zuen garaiko auzotasuna ere berreskuratuko da.

4.- Legeria berezia edo foru-araubidea duen lurralde batean, berezko berezitasun zibileko eskualderik balego, eskualde horrekiko menpekotasun pertsonala atal honen eta aurrekoaren arabera arautuko da.

17. atala.-

1.- Honako hauek dira jatorrizko espainiarrak:


a) Jaiotzerakoan, aita edo ama espainiarra dutenak.
b) Espainian jaiotakoak, baldin eta, gurasoak atzerritarrak izan arren, haietako bat gutxienez Espainian jaiotakoa bada.
Espainian dauden enbaxada edo kontsuletxeetako funtzionarioen seme-alabak salbuetsita daude.
c) Atzerritar gurasoengandik Espainian jaiotakoak, baldin eta haietako inork ez badu herritartasunik edo haietako inoren herrialdeko legeek ez badiote aitortzen jaioberriari gurasoen herritartasuna.
d) Espainian jaiotakoak, baldin eta guraso edo famili jatorri ezagunik ez badute.
Ondorio horietarako, lehenengo bizileku Espainia izan duten adingabeak Espainian jaiotakotzat hartuko dira.

2.- Hamazortzi urte bete ondoren zehazten den seme-alabatasuna edo Espainian jaiotzea ez dira berez espainiar herritartasuna eskuratzeko arrazoia.

Interesdunak jatorrizko espainiar herritartasuna hautatzeko eskubidea izango du bi urteko epean, esandako zehaztapenaz geroztik.